SAN JUAN KOXTAPE

ARRAUN ELKARTEA
eus/es

 

Kluba 1965eko azaroaren 12an sortu zen, Club Atlético Koxtape izenarekin. Klubaren helburua atletismoa egitea zen, hortik klubaren adjektiboa. Izena Pilar Sansinenean anderearen oroimenez erabaki zen, andere horrek erabaki baitzuen desagertutako atletismo pistari izen hori jartzea.

Garaiko gazteek zailtasun asko zituzten kirol diziplina horretan trebatzeko. Bai kirol instalakuntza egokirik ez zeukatelako, bai bitarteko ekonomikoak apalak zirelako. Aulki Mugikorrera bideratu zen indarra 1967. urtean, lehen aldiz Pasai Donibanen. Instalakuntza egoki batzuk kirol diziplina horren zabalkundea ekarri zuten, eta aulki mugikorrarekin batera, aulki finkoak ere indarra hartu zuen.

 

 

San Miguel Ligan berriz bueltan, San Juan-ek denboraldi horretan hirugarren postua lortu zuen sailkapenean. Gainera, Galizian ACT-ko bere lehen bandera ofiziala irabazi zuten. Aipatzekoa da, San Juanek 2003. urtean bere lehenengo bandera eskuratu zuela, Bandera Ono, baina, lehiaketari begira, ez zen puntuagarria izan estropada hori.

Azkenengo urte hauetan, Joseba Fernándezek Igor Makazaga utzitako postua hartu du, eta sanjuandarrek emaitzen aldetik oso bide orekatua eraman dute, etxeko jendearekin kategoria gorengo postuekin mantendu dute.

Gure babesle eta laguntzaileak...

 

web mapa - lege oharra

 

Donibane Kalea 1, 20110 Pasai Donibane, Gipuzkoa

Telf.: 943524166 E-maila: info@sanjuankoxtape.com ©San Juan Koxtape Arraun Elkartea - web: ane alarcia